Egun, Hamaika Telebista eskualde osoan ikusi beharko litzateke baina tokiko telebista guztien kasuan bezala, oraindik leku guztietan ez da horrela. Izan ere, komunitate gehienek antena Lurralde Telebista Digitalera egokitu zituztenean, Estatuko eta EAEko kateak baino ezin ziren ikusi, tokikoek hainbat traba salatu zutela. Orain, tokiko kateak digitalean ikusteko, telebista berriro sintonizatu behar da, eta sintonizazio prozesuan tokikoen lauko multiplexa aurkitu, bere garaian komunitateak eta antenistak egoera aurreikusi eta anplifikadorea jarri bazuten. Bestela, komunitateko antenari anplifikadore hori jarri beharko zaio, sintonizatu eta ikusten hasi baino lehen.
Bitartean, ez dago Gotzon Elortzari buruzko erreportajea galtzerik. Alde batetik, Imanol Landaren alkatearen aholkulariak, Urtzi Altube, grabaturiko bideoa daukagu Interneten. Beste aldetik, Hamaika Telebistak bere webgunean eskegi du dagoeneko erreportajea, baina kalitate hobeagoan aurkituko dugu telebista horrek Blip.tv komunitatean duen txokoan.
Urtzi Altubek Imanol Landaren blogerako egindako Areetako ekitaldiaren bideoa:
Hamaika Telebistak egindako erreportajea Blip.tv-ren bidez:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.