"Egunkaria"-ko auzi ekonomikoa Euskal Herrian epaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 5a, 18:20

"Euskaldunon Egunkaria"ren zuzendaritzako zortzi lagunen aurkako auzi ekonomikoa ez da Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko, Gipuzkoan baizik. Berria.info-k jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak gaur kaleratutako autoan (pdf) "Egun Karia" (sic) itxi zuteneko auzi nagusian absoluzio epaian "delitu terroristaren" zantzurik agertu ez denez, auzi ekonomikoa epaitzeko eskuduntzarik ez duela deliberatu du. Hori dela eta, 2003tik izan duen espedientea Donostiako Epaitegi Dekanotzara eskualdatuko du, Gipuzkoan dagokion epaitegiari banatu diezaioten. Neurri hori hartzea hainbatetan eskatu du defentsak. Bere aldetik, Dignidad y Justicia herri akusazio bakarrak salatu zuen auziperatuek, ETAren agindupean, Gipuzkoako Ogasunari 5,4 milioi euroko kaltea eragin ziotela, nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hori ukatu zuenik. Gaur, DyJ-k lekualdaketaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Argazkian, auzipetuek Bilboko Euskalduna Jauregian egindako esker ekitaldian / © Egunkariaren Alde elkartea.

Auziperatuen aurkako zigor eskaerak:

• Joan Mari Torrealdai. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.
• Iñaki Uria. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.
• Txema Auzmendi. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.
• Joxe Mari Sors. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.
• Ainhoa Albisu. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.
• Mikel Sorozabal. 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27,2 milioi euroko isuna.
• Begoña Zubelzu. 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21,6 milioi euroko isuna.
• Fernando Furundarena. 13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21,2 milioi euroko isuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun