Asier Borrero Algortako euskal preso politiko gazteari eta Iurgi Garitagoitia bilbotarrari Frantziako jendarmeekin izandako tiroketan parte hartzea leporatu diete Pariseko epaitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran baieztatu duenez. 2008ko ekainaren 8an, Sainte-Enimie (Lozere) herrian, "gendarme bat eskuan zaurituta gelditu zen, eta horren arabera bizitza osoko espetxe zigorra ere ezar dakiela
esan du El Correo Español egunkariak", errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez. Asier Borrero 25 urteko gaztea 2009ko uztailaren 4an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Iurgi Garitagoitia eta Itziar Plaza bilbotarrekin batera. "Gaizkile elkarteko kideak" direlakoan hirurak auziperatu eta
espetxeratzeko agindua eman zuen, lau egun geroago, Laurence Le Vert epaile bereziak. Mutila Nanterreko espetxean dago ordutik, Paristik gertu, Algortatik 936 kilometrotara. Bitartean, Baltasar Garzon epaileak urtarrilean
auziperatu zituen Algorta zein Getxoko bost gazte (Borrero tartean) eta beste zortzi lagun, Bizkaia komandoaren ekintzak egotzita. Argazkian, herritar bat Asier Borreroren irudiari eusten.