Emakume bat atxilotu dute Leioan arropa lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 5a, 19:19

Ertzaintzak 44 urteko emakumezko bat atxilotu zuen atzo, Leioako zentro komertzial batean, 900 euroko balioa zeukaten arropak lapurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak dioenez, saltzaileak arratsalde erdian abisatu zuen Ertzaintza. Izan ere, dendako langile batzuk ustekabean harrapatu omen zuten anderea eta horrek korrikan alde egin zuen, poltsa arropaz beterik. Polizia iturrien arabera, bertaratutako agenteek gertaera egiaztatu zuten, eta lapurtutako materiala 900 euro baino gehiagoko balioa zuela frogatu zuten. Atxilotutakoaren poltsiko batean, aliketa txiki batzuk aurkitu zituzten, ustez, arropetan eskegita dauden alarma gailuak mozteko erabilitakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun