Ura moztuko dute bihar gauean Aldapan, Poligono Zurian, Poligono Gorrian eta Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 5a, 19:55

Algortako Salsidu kaleko zubia botatzeko lanak direla eta, Aldapa auzoa, Poligono Gorria eta Poligono Zuriko erakinak zein Berangoko etxe guztiak ur mozketa jasango dute ostegun honetan. Izan ere, urez hornitzeko bi balbula garrantzitsu derrigorrez lekuz aldatu beharko dituzte, Getxoko Udalak adierazi duenez. Ur eten hori, 23:00etatik ostiral goizaldeko bostak arte izango da. Gainontzeko zerbitzuak, argindarra eta telekomunikazioak, badabiltza dagoeneko, Salsiduko zubi ondoan dagoen behin behineko oinezkoentzako zaldainetik desbideratuak izan eta gero. Hilaren 10ean, astelehenarekin, etendura berri bat izango da ur-horniduran 9:00etatik 15:00ak arte. Horrek Aldapako etxeetan bakarrik izango du eragina. Argazkian, Salsiduko zubia eta, ondoan, behin-behineko pasabidea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun