Bestalde, hilaren azken ostiralean, maiatzak 28, Lamiako auzoko kaleetan barrena ibiliko dira, Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko; San Maximo jaien barruan. Hain zuzen ere, hilaren 30ra arte luzatuko dira ospakizunak. 17:30etik aurrera eta gaua heldu bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak. 1978tik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten du urtero Lamiako Maskarada kultur elkarteak. Alde batetik, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka uztartzen dute. Eta bestetik, auzoari berari izena ematen dion Lamiaren istorioa.
Euskal Jaiaren Egitaraua:
12:00 Euskal Jaiaren hasiera eta umeentzako tailerrak.
15:00 Herri bazkaria (txartelak JG, Menoyo, Kurkudi eta San Bartolomeko "PI"ren tabernan, 12 eurotan). Ondoren irrintzi txapelketa. Aurtengo saria spa sesioa izango da.
18:30 Dantza alardea Txikiak-txiki taldearekin.
19:30 Kantu poteoa.
21:00 Erromeria.
Egun osoan zehar trikitilariak egongo dira auzoa soinuarekin girotzeko eta alaitzeko.