Larunbatean izango da Gazte Eguna Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 5a, 20:39

Larunbat honetarako, maiatzak 8, hirugarren Gazte Eguna antolatu du Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak. "Pausoz pauso herria mugituz!" lelopean, eguerdiko 12etan jarri dute hitzordua, Plentziako futbito zelaian. Ordu horretan, koadrilak bildu eta tortilla txapelketari emango diote hasiera. Antolatzaileek zehaztu dutenez, neska-mutil talde bakoitzak patata-arrautzopil bat aurkez dezake. Tortillak 14:30erako egon beharko dira. Sariak, berriz, 16:00etan banatuko dituzte. Ondoren, 17:00etan, gazte ginkana izango da. Eta jai egunari amaiera emateko pare bat kontzertu prestatu dituzte: 22:00etatik aurrera, Haxotz taldeak eta Usain anaiek (erromeria) joko dute. Argazkian, Leioan apirilaren 24an ospatu zuten Gazte Eguna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun