Pasa den apirilaren 25ean Nafarroaren Eguna ospatu zuten Baigorrin milaka lagunek. Besteak beste, Erandion Euskaraz Berbots! elkarteko hainbat kide eta Uribe Kostako Berbalagun proiektuko makina bat partaide izan ziren bertan. Leioan, berriz, beste bide bat jarraitu dute Nafarroara hurbiltzeko eta gaurko eta hilaren 13rako ekimen bana antolatu dute. "Finean, nafarrak" lelopean eta Leioako ezker abertzaleak antolatuta, Euskal Herriaren nafartasunaz hausnartuko dute leioaztarrek. Gaurko saioa Kurkudi herriko tabernan abiatu dute 19:30ean. Bertan, bideo emanaldia eta kafe-tertuliaz gozatzeko aukera izango da. Hilaren 13an, ordea, "De la conquista de Nafarroa al Estado vasco" hitzaldia emango du, espainolez, Floren Aoiz Nafarroako legebiltzarkide ohia eta politikan adituak. Hitzaldia Kurkudin izango da, 20:00etan.