Berri Txarrak taldea Sopelan izango da arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 6a, 13:39

Lekunberriko Berri Txarrak taldeak "Zertarako amestu" dokumentala aurkeztuko du gaur arratsaldeko 7etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Taldea aurkezpenean egongo da, proiekzioarekin batera beraien azalpenak eta anekdotak entzuteko aukera emanez, udal iturriek zehaztu dutenez. Rock dokumental horrek Berri Txarrak hirukotearen historiako 25 hilabete bizienak jasotzen ditu: "Jaio. Musika. Hil" laudatuaren sortze prozesua, haren grabaketa molde berezia eta ondorengo bira erraldoia hiru kontinentetan zehar (Amerika, Asia eta Europa). Filmak musikariaren gogo-aldartean sakontzen du eta horregatik agian, hau ez da Lekunberriko musikarien inguruko pelikula bat bakarrik. Argazkian, Berri Txarrak taldea / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun