Itzubaltzetako jaietako musika talde eta marrazki lehiaketak abian dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 6a, 21:08

Abian dira jada Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatu ohi dituen sariketak. Hau da, marrazki eta herriko musika taldeen lehiaketa. Horietako batean edo bietan izena emateko epea ekainaren 15era arte luzatuko da. Lehenengoan, marrazki lehiaketan, hiru modalitate ezberdin izango dira: kamiseta, zapia eta liburutxoa. Atal bakoitzeko irabazleak 100 euroko saria jasoko du, kamiseta eta zapi batekin batera. Musika taldeen lehiaketari dagokionez, edozein taldek parte har dezake, baina kantuak jatorrizkoak izan beharko dira, nahiz eta beste kantu batzuen egokitzapenak onartu. Hala ere, kantuen %50a baino ezin izango dira izan egokitzapenak izan. Lehiaketa horretako irabazleek jaietan lehen mailako musika talde bat baino lehenago jotzeko aukera izango dute, eta horretaz aparte, jai batzordearen txosnan kontsumitzeko 100 euroko balioa duen txartel bat jasoko dute. Argibide gehiagorako eta izena emateko Santa Eugenia zein Pinuetako kultur etxeetan galde daiteke. Argazkian, hainbat ume Itzubaltzetako Pintxo Egunean.

Kamisetari dagokionez, bi koloretakoa (bat betegarria eta bestea trazuetarako) izan beharko da, marrazki irakurgarria, argi eta ondo zehaztutako trazuekin. Marrazkia ezin izango da 15 zentimetro diametroko edo 15x15 zentimetro koadroko zirkulua baino handiagoa izan behar. Zapia, berriz, marrazki soila eta kolore batekoa eta trazuak sendoak (2-3 milimetro) izan beharko ditu. Azkenik, liburutxoa, nahi beste koloretakoa izan daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun