Getxoko Udalak 16.000 euro eman dizkio Algortako Aldai patronatuari. Dirua urteko kudeaketa eta elkarteak Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian dituen lokalak mantentzeko, hala nola, elkarte erabiltzaileek eragiten dituzten gastuei aurre egiteko izango da. Tokiko erakundeak 2011ra arteko lankidetza hitzarmena dauka izenpetuta patronatuarekin. Horren arabera, Aldaik batzartzeko, euren jarduerak programatzeko, materiala gordetzeko eta beste jarduera batzuk egin ahal izateko tokia eskaintzen die Algortako klub eta elkarte desberdinei. Bestalde, lokalak uzten dizkio Udalari, ekintza kulturalak antolatzeko. Iaz, 3.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren horietara. Argazkian, Aldai patronatua, Algortako Karitate kaleko 1. zenbakian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!