Larrabetzuko saioan bihar arituko diren bertsolariak:
- Olatz Ibarluzea: Gasteizen da mungiarra, bertan dabil eta Fotogrametria alorrean. Topografian Ingenieritza Teknikoa ikasi du eta laster master bat hasiko du Hirugarrenez doa txapelketara. Bertsolaritzan txikitatik dabil eta zenbait sari ere irabazi ditu Eskolartekoan, idatzizkoan. Bat-baten ere finalista izan da. BBK txapelketan, zein Bertxoko / Bagaren ere kantatu du. Literatura sariak be irabazi ditu.
- Iker Gangoiti: Mungiako bertso-eskolako kidea da eta Gurutzetako ospitalean pediatra.
- Mikel Goiriena: Futbolaria eta bertsolaria da mungiarra. "Lan egiten nuen artean atera nituen ikasketak eta orain ikasten jarraitzen dut suhiltzailerako prestatzen. Taket bertso-eskolan elkartzen naiz ostegunero edo ostiralero, futbolak uzten didan egunetan". Lehenengoz parte hartuko du txapelketan.
- Ekain Landa "Txispain": Larrabetzun bizi den erromotarra, Itzubaltzetakoa. Bertako, Itzubaltzetako bertso eskolan eman zituen lehenengo urratsak. Elektrikaria lanbidez.
- Asier Legarreta: Meñakan bizi da gaur egun mungiarra eta Kultura Klasikoko irakaslea da Donostian.Taket bertso-eskolako arduradunetako bat ere badugu eta bertsolaritzarekin lotutako hiru liburu argitaratu ditu: "Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki'rekin azken afaria", "Kanta ala erreza III" eta "Juan Ormaetxe Taket".
- Peru Vidal: Irakaslea da eskola arautuan (Leioako eskoletan) eta Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxoen taldeko gidari. 1988an sortu zen Plentzian, baina Leioan bizi da aspalditik. Birritan kantatu du Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Aurton Uribe Butroeko txapelketan parte hartuko du.
Orain arteko sailkapena:
Beñat Vidal 203,5 puntu
Ortzi Garitano 190,5
Ibon Larrazabal 187
Aitor Esteban 181,5
Galder Bilbao "Txapi" 143,5