Egun Leioan bizi den Galder Bilbao "Txapi" algortarra absolbitu egin dute abenduan egindako “
epaiketa prebentiboan”, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Berarekin batera epaitutako 12 euskal herritarretatik 7 absolbitu eta 6 lagun zazpi eta sei urteko espetxera zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2003ko urria eta azaroa artean egindako polizia operazio "prebentiboan" atxilotu zituzten guztiak, euren izen edo gaitzizenak "Susper-en paperetan" agertzen zirelakoan. Bertan, ETAko ustezko laguntzaile ugariren izenak agertzen ziren klabean, polizia iturriek ziotenez. Besteak beste, Galder Bilbao "Txapi" algortarrarentzat zazpi urteko kartzelaldia eskatzen zuten. Auzi honengatik, 3 urte egin zituen espetxean Algortakoak. Argazkian, Galder Bilbao "Txapi", 2006ko ekainaren 26an, kalera irten zenean / publicdomain Etengabe.