Asteburuan jokatuko dute Sopelako Igeriketa Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 7a, 15:41

Larunbat eta igandean, maiatzak 8 eta 9, jokatuko dute Sopelako Udala IV. Igeriketa Saria, Moreaga Ugerzaleak (MUS) elkarteak antolatuta. Horrenbestez, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik heldutako 400 igerilari batuko dira Abadesolo igerilekuan. Bihar, eskoletako neska-mutilak lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera. 50 eta 100 metroko probak egingo dituzte modalitate guztietan. Etzi, berriz, federatutako kirolariek jardungo dute goizez zein arratsaldez. Goizez, estiloetako 100 metroko proba jokatuko da, eta aurreneko 16ak sailkatuko dira arratsalderako. Arratsaldez, estilo guztietako probak egingo dira, 50 metrotan. Lehen hiru sailkatuek jasoko dute saria dirutan: 100, 75 eta 50 euro, hurrenez hurren. Argazkian, Sopelako Moreaga Ugerzaleak (MUS) taldeko neskatoak uretara sartzeko prest / © MUS.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun