Urtero legez, Espainiako Biran 25 urtez medikua izan zenaren izena daukan lasterketa egingo dute igande honetan, maiatzak 9, Leioan. Bizkaiko topaketarik garrantzitsuenen artean dago Fernando Astorki Txirrindulari Lasterketa. Iaz, 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten; horien artean, ziklista profesionalak eta Virginia Berasategi triatleta, besteak beste. Probaren 13. edizioa
Pedro Horrillo txirrindulari eibartarraren omenez egingo dute. Iaz istripu larria izan zuen 35 urteko kirolariak. Maiatzaren 16an, Italiako Giroan Culmine di San Pietro mendatea jaisten ari zela eroriko larria izan zuen. 60 metroko amildegitik behera erori zen eta buruan kolpe gogorra hartzeaz gain, ezker hankako izterrezurra apurtu eta saihets ugari hautsi zituen. Bergamoko ospitalera eraman zuten eta koman sartu zuten. Zorionez, zaurietatik ondo osatu zen. Urtarrilaren 8an txirrindularitza profesionala izateari utziko ziola esan zuen, nahiz eta Rabobank taldeak kontratua berritzeko eskaintza egin zion. Argazkian, Pedro Horrillo / cc-by
Puliarf.