Marisa Arrue Getxoko Alderdi Popularreko ordezkariak gaur goizean adierazi duenez, "udalerriko auzokideek dinosauroen erakusketari buruzko kexak jartzen segitzen dute". Eremura paseatzera hurbiltzen diren herritarrak sarrerako 3 euroak ordainduta soilik joan daitezke moilaren bukaeraraino. Erakusketa urriaren 31ra arte luzatuko da, eta PPkoen arabera, "dagoeneko arazo handiak" sortu ditu auzokide, arrantzale eta paseatzera doazenen artean, pagatu beharreko kuota dela eta. Arruek esan duenez, "Landa jaunak gezurretan ari da getxotarrentzat doakoa dela esaten duenean. Soilik sar daitezke doan, aldi batez, "Getxoberri"-k oparitzen duen sarrerarekin. Baina, esan behar da auzokide askok ez dutela jaso aldizkariaren alea". Horregatik, popularrek berriro ere salatu dute moilaren itxiera. Argazkian, Marisa Arrue aurreko agerraldi batean.