Giro "ezin hobea" izan da Plentziako Gazte Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 10a, 18:32

Joan den larunbatean, maiatzak 8, hirugarren Gazte Eguna egin zuten Plentzian. Bertan, inguruko gazteak bildu eta eguerdi aldera hasi ziren tortillak egiten. Plentziako eta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) adierazi duenez, neska-mutilen erantzuna "ezin hobea" izan zen, 15 tortilla inguru aurkeztu baitziren. Giroa berotzen hasi zen heinean gazte olinpiadei hasiera eman zieten, koadrilen arteko giro herrikoia sortuz. Hain zuzen ere, hori da gazte asanbladaren helburuetariko bat: "jai herrikoiak bultzatzea, alegia". Gazte Egunaren aurtengo lema "Pausoz pauso, herria mugituz" izan da. "Gazteen pasibotasunarekin bukatu behar dela transmititu nahi izan dugu horrekin", PGGAko kideek aipatu dutenez. Gaua Haxotz taldearekin eta Unsain anaien erromeriarekin luzatu zen. Argazkian, gazteak jolasean Plentzian / © Plentziako eta Gorlizko Gazte Asanblada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun