Ziztadan daude ikusgai Itzubaltzetako Koadrila Eguneko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 10a, 18:50

Larunbatekoa egun ederra izan zen Itzubaltzeta / Romoko koadrila guztientzat, Ziztada bertoko gazte komunikazio proiektuak zabaldu duenez. Izan ere, herenegun, bosgarren Koadrila Eguna egin zuten Itzubaltzetan. Ziztadako lagunen adierazi dutenez, jende ugaria bildu zen kaleetatik egun hori ospatzeko. Trikitilari, albokari eta dj-ak giroa alaituz ibili ziren egunean zehar, jaia gaztetxean jarraituz goizeko ordu txikiak arte. Hain zuzen ere, Itzubaltzetako bosgarren Koadrila Egunean egindako argazkiak aprobetxatu dituzte gazte komunikazio proiektuko kideek atal berri bat aurkezteko. Hemendik aurrera herrian izandako ekimenen inguruko irudiak jarriko dituzte ikusgai Ziztada webgunean. Argazkian, larunbateko familia argazkia / © Ziztada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun