Ostegun honetan, hilaren 13an, "Getxo akordaten naz" dokumentalaren bigarren zatia estreinatuko dute Getxoko Andra Mari elizan, Isidro Deunaren jaien eta Euskara Zerbitzuak azken asteotan antolatutako Ondare Udaberria zikloko azken jardueraren barruan. Udalaren 10.000 euroko diru-laguntzarekin, "UK" Uribe kostako aldizkariaren ekoizpena da lan hori, Aitor Gisasolak zuzenduta. Fredi Paiak elkarrizketak eta lekukoen aukeraketa egin du, bertako nagusien oroimena gordetzeko asmoz. Horrela, udalerriko 70 urtetik gora dituzten 9 lekukoren bitartez, euren bizipenak ikusi eta entzuteko aukera egongo da. Izan ere, dokumentalean, horien ume garaiko Getxoko deskribapena ezagutu ahal izango da: Telletxe inguruko baserriak, Labe Garaiek kostaldean botatako gauzen berrerabilpena, umeen jolasak, herri medikuntza eta abar luze bat. Argazkian, dokumentalaren kartela / ©
Getxo.net.