Bigarren kanporaketa eginda, dagoeneko erabakita dago zein sei bertsolarik abestuko duten Uribe Butroeko finalean. Ostiralean, maiatzak 7, izan zen bigarren eta azken kanporaketa Larrabetzuko eskoletan. Mikel Goirienak irabazi zuen bertan bildutako 130 bat bertsozaleren aurrean. Aurretik, ehun lagun inguruk afariaz gozatzeko aukera izan zuten. Goirienarekin batera Olatz Ibarluzea, Iker Gangoiti, Asier Legarreta, Peru Vidal leioaztarra eta Ekain Landa "Txispain" itzubaltzetarra izan ziren kantuan. Saio bietako puntuazioak batuta, Asier Legarretak, Beñat Vidalek, Iker Gangoitik, Mikel Goirienak, Olatz Ibarluzeak eta Peru Vidalek lortu dute finalerako txartela.
Larrabetzuko puntuazioa
Mikel Goiriena: 246,5 puntu
Asier Legarreta: 228
Peru Vidal: 219
Iker Gangoiti: 206
Olatz Ibarluzea: 199,5
Ekain Landa "Txispain"
Fikako puntuazioa:
Beñat Vidal: 203,5 puntu
Ortzi Garitano: 190,5
Ibon Larrazabal: 187
Aitor Esteban: 181,5
Galder Bilbao "Txapi": 143,5