Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak bihar jakinaraziko dio Gobernu Kontseiluari nor izango den Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola Kontseiluko presidente berria, Konrado Mugertza Urkidi neguritarra ordezkatzeko, Eitb.com agerkariak zabaldu duenez. Hedabide publikoaren arabera, Jaurlaritzak ohar baten bidez aurreratu du presidente berria Maria Luisa Garcia Gurrutxaga izango dela. Garcia 1959an jaio zen eta Euskal Filologian lizentziatua da. Gipuzkoako PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea da, Hezkuntza eta Kultura Idazkaritzaz arduratzen dela. 2008n Espainiako hauteskundeetara aurkeztu zuen PSE-EEk, Gipuzkoako zerrendako laugarren zihoala. Ordezkapena hilaren 14ean gauzatuko da. Argazkian, Mugertza ezkerrean; Jokin Aspuru eta Gorka Oruetarekin "UK" Uribe Kostako aldizkariaren 10. urteurrenean 2008ko abenduaren 4an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!