Maiatzaren 28an, ostirala, Tolosako
Bide Ertzean taldeak bere azken lana, "Leidor Sessions", aurkeztuko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 21:30etik aurrera. Boskotea hirukote gisa arituko da oraingoan, Imanol Ubeda, Joni Ubeda eta Karlos Aranzegiren eskutik. Bide Ertzeanen ibilbidea 1998an abiatu zen. Geroztik, zazpi disko eta ehunka emanaldi eskaini dituzte. "Leidor Sessions" azken lana, iazko Durangoko Azokan plazaratu zuten. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, eta Kurtzio Kultur Etxean daude salgai jada (astelehenetik ostiralera, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara). Horrez gain, kontzerturako 20 sarrera eta "Leidor Sessions" diskoaren kopia bat zozketatuko dituzte, ondoko galdera asmatzen dutenen artean: zein beste taldetan aritu izan dira Bide Ertzeaneko partaideak? Erantzunak,
gazteria[abildua]sopelana.net helbidera bidali beharko dira, maiatzaren 21era arte. Argazkian, Bide Ertzean boskotea kontzertu batean / cc-by-sa
Xabier Eskisabel.