
Getxo udalerriko
We Are Standard taldeak hartuko du ostegun iluntzean ETBren hirugarren katea. Izan ere, Gaztea irrati publikoaren 20. urteurrena dela eta, ETB3k emititzen duen "Gazteak 20 urte" saioaren barruan ikusi ahal izango da getxoztarrek iaz Irunen emandako kontzertua. Hortaz, etzi, Bidasoaldeko Ikultur jaialdian jotako hainbat abestiz gozatu ahal izango da, Gazteak antolatutako kontzerturik onenen laburpena eskaintzen duen "Gazteak 20 urte" saioan. ETBk iragarri duenaren arabera, programa "23:00etatik aurrera" emitituko dute, baina katearen programazio atalean ordu horretan "4. denbora" rugby saioa aurreikusita dago. Kasu horretan, We Are Standard-en saioa 23:40an hasiko litzateke. Edozein kasuan, aurretik "Hitzetik Hortzera" bertsolaritza saioa izango da, 22:10ean. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa
Andor.