
Azken atxiloketak salatuko dituzte bihar gazte independentistek. Goizean unibertsitate eta ikastetxeetan egingo dituzte geldialdiak eta mobilizazioak. Arratsaldean, berriz, hainbat herrietan izango dira protestak. Ostegunean atxilotutako Olatz Izagirre, Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteak iazko azaroan atxilotzen saiatu ziren, Hego Euskal Herrian. Gazte mugimenduaren kontrako polizia operazioa hartan 34 neske-mutil atxilotu zituzten. Izagirre, Renedo, Coloma eta Likona ez zituzten atzeman, eta "errepresiotik ihesi", Lapurdin bizi ziren orduz geroztik. Laurek bizitza normala egiten zuten han,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi zuenez. Paueko Auzitegiak atzo aztertu behar zuen lau gazteen aurkako euroagindua, baina auzia bertan behera geratu zen eta heldu den asteartean egingo dute, goizeko 9etan, AAMk jakinarazi duenez. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak igorri behar zituen agiriak falta ziren eta abokatuak ez du defentsa prestatzeko aukerarik izan. Horregatik auzia atzeratu egin behar izan dute. Argazkian, larunbatean Hernanin iragarri bezala, gazte independentistek kontzentrazioa egin zuten atzo Bilbon, Frantziako Kontsulatuaren aurrean / cc-by-sa
Topatu.info.