
Xan Beirie, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Guilen Goiti Leioa eta Erandioko campuseko ikasle eta militante presoak aske geratu ziren herenegun, kontrol judizialpean, "Berria" egunkariak adierazi duenez. Ia urtebetez egon dira preso lau gazteak, 2009ko ekainaren 27tik 30era bitartean atxilotu baitzituen Frantziako Poliziak. Lapurdin atxilotu zituzten Beirie eta Goiti, Kanbon eta Baionan, hurrenez hurren. Agirrebarrena eta Etxegarai, berriz, Nafarroa Beherean atzeman zituen Poliziak, Bidaxunen eta Heletan, hain zuzen ere. Atxiloketak polizia operazio handiago baten barnean egin zituen Frantziako Poliziak, eta orotara hamabi atxiloketa izan ziren. 2007an eta 2009an egindako hainbat kale erasorekin lotura izatea leporatu zieten atxilotuei. Argazkian, lau ikasleen aldeko ekitaldi bat Leioako campusean.