Etxeratek salatutako azken gertaeren artean, joan den asteburuan, aurrez aurreko familiarra galdu zuen Ibai Aginaga euskal preso politiko berangoztarrak, "senideen aurkako araketa umiliagarriak aplikatzeko saiakera dela-eta". Egoera berean dira Jaeneko (Andaluzia, Espainia) espetxean dauden gainontzeko gatibuak. "Senideen aurkako ukimenezko miaketak hasi zirela zazpi hilabete dira, eta hilabete hauetan guztietan Jaengo espetxean ez dute aurrez aurreko bisitarik egin. Protesta ezberdinak burutu dituzte hilabeteotan, eta espetxe zuzendariarekin ere saiatu dira harremana konpontzen, baina arazoak bere horretan jarraitzen duela ikusita pasa den astelehenean gose greba mugagabeari ekin zioten", azaldu du
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Ondokoak dira presoek egin dituzten eskaerak: senideen aurkako miaketak amaitzea, aurrez aurreko bisitak astebukaeretan izatea, asteburuetako bisitak denek batera izatea, eta azkenik, isolamendu eta bakartzearekin amaitzea. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.