San Isidro jaien baitan egin ohi du Herrien Jaialdia Itxas Argia dantza taldeak. Aurten, Valentziako Baladre taldea gonbidatu dute eurekin batera dantzan aritzeko. Emanaldia larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Gaua girotzen, berriz, Akerbeltz taldea arituko da egun horretan. Igandean, Euskal Azokak, tiragoma eta igel-toka erakusketak, herri kirolek eta Erdizka Lauetan taldearen erromeriak emango diete amaiera ospakizunei.
Egitaraua:
Maiatzak 13, osteguna
18:00 Kalejira (Bentatik txosna gunera arte), pregoia eta txupinazoa.
18:30 Txan Magoa eta txokolatada txosna gunean.
20:00 Dokumentala elizan: "Getxo Akordatzen naz II"
Maiatzak 14, ostirala
18:00 Mus Txapelketa txosna gunean (txosnetatik pasa apuntatzeko)
18:00 Haur animazioa eta txokolatada parkingean.
19:30 Fanfarrea (Bentatik txosnetara)
21:00 Mus txapelketaren sari banaketa txosnetan.
21:30 Kontzertuak txosna gunean: Eztanda, Kaleko Orroak, Garrasika, eta Esne Beltza.
Maiatzak 15, larunbata (San Isidro eguna)
9:30 Plater-tiroketarako inskripzioa Galeako faroan (hamaiketakoa dohainik egunean zehar)
11:00 Puzgarriak Malakaten.
12:00 San Isidro eguneko meza, aurreskua eta luncha, Itsas Argia eta Kooperatibaren eskutik.
12:30 Kalejira, txistulari eta buruhandiekin (Bentatik txosna gunera)
14:30 Herri bazkaria Getxoko Auzokide Elkartekoen eskutik.
17:00 Esku pilota txapelketaren sari banaketa txosnan.
17:30 Baskalosteko trikipoteoa eta jolasak (txosna gunea, Benta, gaztetxea, txosna gunea)
18:00 Griona banda Band taldearen, Andres Isasi Musika Eskolako bandaren eta Itxartu abesbatzaren musika saioak.
18:00 Plater-tiroketaren sari banaketa, Lorea tabernan.
18:00 Idi probak kiroldegian.
21:00 Itxas Argia (Euskal Herria) eta Baladre (Herrialde Katalanak) dantza taldeen saioa.
23:00 Erromeria txosna gunean, Akerbeltz taldearekin.
Maiatzak 16, igandea
11:00 Puzgarriak Malakaten.
11:30 Euskal Azoka elizan (gazta, etxeko ogia, euskal pastela...)
12:00 Tiragoma erakusketa eta igel-toka txapelketa.
12:30 Herri kirolak txosna gunean.
18:00 Erromeria txosna gunean, Erdizka Lauetan taldearekin.