Javier Martinez Garaialdek irabazi du Barrikako San Juan Jaietako II. Kartel Lehiaketa, "Kalejira” izenburuko lanarekin. Ondorioz, hori izango da aurtengo festak iragartzeko erabiliko duten irudia. Martinezek bigarren urtez jarraian izan da garailea, iaz “Trikitixa” bere lana izan baitzen saritua. Aurtengo lehiaketako partaidetza iazkoa baino txikiagoa izan da, gutxigatik bada ere, lau lan aurkeztu baitira. Alabaina, epaimahaiak guztien kalitate handia azpimarratu du. Azkenean, “Kalejira” hautatu dute “pizten duen zirraragatik, bere sormenagatik eta mezuagatik”. Epaimahaia ondokoen osatu dute: Matilde Marcos eta Beatriz Soler Arte Ederretako doktoreak, Maria Esther Etxegarai zinegotzia eta Juan Jose Ezpeleta alkatea. Sari banaketa atzo egin zuten, 19:00etan, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina). Irabazleak 500 euroko saria jaso zuen. Martinez sopeloztarra da eta honelako lehiaketatan esperientzia zabala du, sarritan hartzen baitu parte. Argazkian, Javier Martinez Garaialde Juan Jose Ezpeleta alkatearekin / © Joseba Zubiaur - Barrikako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!