
San Juan jaiak gertu daudenez, Mari Pepa eta Arlote pertsonaien azalean jarriko den bikotearen bila hasi dira jada Leioan. Herri bozketan parte hartu nahi duten gizon-emakumeek maiatzaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako,
Kultur Leioara joan edo, bestela, mezua bidali beharko dute
kultur[abildua]leioa.net helbide elektronikora. Hilaren 17tik ekainaren 4ra bitartean Kultur Leioako webgunean, “Mari Pepa eta Arlote hautatu” izeneko atalean, egongo dira ikusgai aurkeztutako bikoteen izenak, jendeak bozka dezan. Udal iturriek zehaztu dutenez, ekainaren lehenengo asteetan emango dute jakitera aurtengo Mari Pepa eta Arlote nortzuk diren. Argazkian, iaz Leire Gutierrez Leioa Waterpolo emakumezkoen taldearen kapitaina eta Alberto Castro gizonezkoen burua aukeratu zituzten Mari Pepa eta Arlote literatur pertsonaien papera egiteko.