
"Mujeres por el cambio social. Propuestas desde la Soberania Alimentaria" izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur Itzubaltzeta / Romon Brasilgo eta El Salvadorreko bi emakumek, bata sindikalista eta kooperatibista bestea. Mundubat GKE-k, Amumak elkarteak eta Getxoko Udalak antolatuta, hitzaldia bertako kultur etxean izango da, Ezekiel Agirreko kaleko 6. zenbakian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hizlariak Salete Maria Carollo Brasilgo Movimiento Trabalhadores Sem Terra (MST) eta Marta Campos El Salvadorrreko Federacion de Cooperativas de la Reforma Agraria Region Central (FECORACEN) izango dira. Bihar, berriz,
Algortako EAJk antolatuta, "Gizonezkoen laguntzino barik ezin dogu bardintasuna lortu" lelopeko hitzaldia emango du Arantza Madariaga Genero Parekidetasunerako Europako Institutuaren Aholku Kontseiluko kideak. Gainera, Madariaga abokatua da, Gautegiz-Arteagako alkate jelkidea izan da eta Emakunden idazkari nagusi ardura izan zuen. Hitzaldia bihar egingo da Algortako batzokiko areto nagusian, 19:30etik aurrera. Argazkian, Arantza Madariaga / © Arantza Madariaga.