
Larunbat honetarako, maiatzak 15, Amaiurrera antolatu du irteera Leioako Kurkudi kultur taldeak. Goizeko 9etan abiatuko da autobusa Txomin Arestitik (Leioan buelta 22:00etarako kalkulatzen dute). Helmugara iritsita, Nafarroaren erreinuaren inguruko hitzaldia entzuteko parada izango da, Aranzadi zientzia elkarteko lagunek gidatuta. 15:00etan, berriz, bazkaria egingo dute Amaiurren bertan. Egun osoko plana 35 euroan egongo da. "Nafarroako historia ikasi eta ikusi nahi baduzu, zatoz Kurkudi kultur taldearekin Amaiurrera", adierazi dute. Izen-ematea gaur arte egin ahal izango da Kurkudi herriko tabernan. Bitartean, gaur bertan, "De la conquista de Nafarroa al Estado vasco" hitzaldia emango du, espainolez, Floren Aoiz Nafarroako legebiltzarkide ohia eta politikan adituak. Hitzaldia Kurkudin izango da, 20:00etan. Argazkian, Amaiurren 1522an gertatutako bataila gogoratzen duen monumentuaren plaka / cc-by-sa
Zubitarra.