Udondo gaztetxean egingo du jaialdia larunbat honetan Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 13a, 11:40

Larunbat honetan, maiatzak 15, jaialdia prestatu du Leioako Udondo gaztetxean Eztabaida elkarteak. Horrenbestez, arratsaldeko 8etatik aurrera, Feos pero Majos (beraien lehen kontzertua atsedenaldi luzearen ondoren) eta Krimen y Kastigo taldeek joko dute zentro sozialeko agertokian. El Niño Katana karteletik erori da azken unean, jakinarazi dutenez. Bertan, liburu, disko, txapa, fanzine eta arropaz betetako kutxa zozketatu ere egingo dute. Zozketa zein jaialdirako sarreren (3 euro) bitartez bildutako dirua Eztabaida diruz laguntzeko izango da. Argazkian, Eztabaida gune antiautoritarioa (Algortako Amesti kaleko 3. zenbakia) kanpotik, Etengabek ekoiztutako bideotik aterata / publicdomain Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun