Ibai Aginaga preso berangoztarra Jaenetik Algecirasera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 13a, 15:17

Gaur goizeko 8etan Jaeneko espetxetik atera eta, bera bakarrik eramanda, Algeciraseko espetxera zihoala esan diote Ibai Aginaga euskal preso politiko berangoztarrari, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Algeciras Berangotik 1060 kilometrotara dago, autoz joateko. Haritz Arginzoniz, Kepa Arronategi eta Roberto Lebrero presoak ere atera dituzte Jaenetik beste espetxe batzuetara eramateko, errepresioaren kontrako erakundeak gaineratu duenez. Miaketa saiakerak direla eta, astelehenean gose greba mugagabeari ekin zioten Jaen II espetxeko euskal preso politikoek. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun