Sopelako saioan bihar arituko diren bertsolariak (puntuatuko dituztenak):
- Unai Angulo (1971, Algorta, Getxo): Informatika enpresa bateko langilea eta Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kidea.
- Arkaitz Gomez "Arkan" (1977, Getxo): "Batez ere sorosle eta tabernari lanetan ibili naiz. Gaur egun Sarrikon bizi naiz eta bertsotan lagunekin egitea gustuko dut".
- Peio Etxebarria "Bonbero" (1963, Algorta, Getxo): Suhiltzailea da ofizioz eta taberna bertsolaritzat edo lagunarteko bertsolaritzat dauka bere burua. Uribe Kostako txapelketa ez du "txapelketa moduan hartzen", eta horregatik parte hartuko du. Orain arteko Ipar Uribeko txapelketa denetan moduan.
- Itxaso Paya (1988, Algorta, Getxo): Ikus-entzunezko Komunikazio eta Arte dramatikoko ikaslea. Bizkaiko Eskolarteko Bertso idatzien lehiaketan hainbat sari jasotakoa, bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan zen 2005an eta txapeldun 2006an. Urte horretan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen eta Ipar Uribeko txapela jantzi. Hirugarren txapelketa du aurtengoa.
Uribe Kostako bertsolari txapelketako hurrengo saioak:
Maiatzak 21, ostirala
Bigarren kanporaketa Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Oier Iturralde "Atano", Peio Ruiz de Agirre, Arrate Illaro, Peio Arondo, Josu Landeta eta Gabi Basañez.
Maiatzak 28, ostirala
Hirugarren kanporaketa Getxoko Txorimalo gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Joanes Igeregi, Miren Loizaga, Aitzol de Kastro, Jone Uria, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Jagoba Pereda.
Ekainak 12, larunbata
18:00 Finala Algortako Villamonte kultur etxean.