Erasoaren ondorioz, aurpegian eta gorputzaren albo batean zituen kolpeak emakumeak, udaltzainek baieztatu zutenez. Bitartean, beste polizia unitate bat erasotzailearen bila hasi eta atxilotu zuen gero. Neska erietxe batera eraman behar izan zuten zauriak sendatzeko eta atxilotutakoa epailearen esku utzi zuten, tartean, urruntze agindua ere bazeukala egiaztatu ondoren. Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziak gogor salatu du gertakari hori eta “berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko dugun beharra" gogoratu du, "indarkeria gizarte honetan sustrai sakonak dituen emakume eta gizonen desberdintasun estrukturalean oinarritzen baita”. Eigurenek azaldu duenez, “indarkeria sexista giza eskubideen urratze larria da” eta tratu txar fisiko edo psikologikoen biktima izan diren andrazkoak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jotzera animatu ditu (944 660 101 telefonoa), egoera hori gainditzeko laguntza emango baitiete bertan.
Dena den, tokiko gizarte zerbitzuez gain, beste telefono batzuk ere gomendatu ditu Eigurenek: Eusko Jaurlaritzako tratu txarren biktimentzakoa (900 840 111), edo Udaltzaingokoa (944 660 202), Ertzaintzakoa (944 063 420) edo SOS Deiak-eko 112 zenbakia.