Gazte bat atxilotu dute Getxoko Garbigunean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 13a, 21:03

Getxoko Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Garbigunean materiala lapurtzea egotzita. Udal iturriek zabaldu dutenez, gertaera 19:00ak aldera izan zen. Orduan jaso omen zuten Algortako Makaleta etorbidean, Aiboan, dagoen Garbigunean gizon batzuk zeudela ohartarazteko deia. Polizia aipatutako tokira heldu zenean, udaltzainek barruan topatu zuten G.Z. inizialak dituen gizon gaztea, ustez materiala osten zegoela. Eskalatzen sartu omen zen mutila, hesiz itxitako gunera. Gaztea epailearen esku utzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun