Gaur hasita eta igandera arte, Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 5. edizioa izango da Algortako Telletxe plazan, Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta. Ohi bezala, bildutako dirua lankidetza-proiektu solidario batean erabiliko da. Aurten, Haitira bideratuko da, UNICEFen bitartez. Azokaren ordutegia ondokoa da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean, goizez irekiko da soilik. Horrela, lau egunean zehar, bisitariek hainbat gaiei buruzko liburuak erosteko aukera izango dute. Salmentan jarriko diren argitalpen gehienak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Liburu guztiek prezio sinbolikoak izango dituzte, euro batean hasita. Aurten, 15.000 bat ale salduko dira, udal liburutegiei emandakoak. Horiek guztiak banan-banan aztertzen dituzte, liburutegien bildumari zeintzuk gehitu dakizkiokeen erabakitzeko. Argazkian, goizean zabaldu dute bigarren eskuko liburu azoka.