Independentziaren aldeko Trivial erraldoiean jolastuko dira larunbatean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 14a, 00:19

Larunbat honetarako, maiatzak 15, giza Trivial erraldoia antolatu dute Itzubaltzeta / Romon, "independentziaren aldarrikapena lau haizetara zabaldu eta elkarrekin gure herriaren askapen borrokaren pasarte garrantzitsuenen bidez hausnartu, eztabaidatu eta jolasteko". Hitzordua 18:30ean jarri dute, Santa Eugenia plazan. Horrenbestez, tablero erraldoia prestatu dute, baita zortzi gairen inguruko galdera sorta ere: feminismoa, ama lurra, internazionalismoa, euskara, kirola, hezkuntza, historia eta okupazioa. Trivialaren ohiko jokoan bezala, dado erraldoia botaz, "gaztatxoa" lortuko du laukitxo egokian galderari zuzen erantzuten dionak; zortziak lortu arte. Taldekako jolasa izango da, eta hortaz, galderen erantzuna emateko garaian taldekideen artean adostu beharko dute. Txapeldunak independentziaren kamiseta gorriak izango dituzte sari. Dena den, parte hartzaile guztien ahalegina eskertzeko, parrillada egongo da Branka herriko tabernan, 21:00etatik aurrera. Gero musika emanaldia egongo da. Argazkian, gazte independentisten agerraldia Leioa eta Erandioko campusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun