Imanol Landa alkateak adierazi zuenez, “Udalaren asmoa da kirol ekitaldiak sustatzea, oraingo honetan, bela kirola, udalerrian bere praktika bultzatze aldera; gure udalerria beti egon baita itsasoari begira eta beti maite-su eta interes bereziarekin bizi izan baitu”. Hartara, urteetan zehar, modalitate horretan jardun duten eta hori sustatu duten kirol elkarteei proiektu batean elkarrekin parte hartzea proposatu die tokiko erakundeak. Eta helburu hori lortze aldera, laguntzarik onena, alkatearen hitzetan, "azken urteetan Euskadin bela kirolaren erreferente bihurtu denarena da, alegia, Unai Basurkorena, eta bere taldearena". “Nor Unai baino hobeto Udalarekin, ikastetxe eta ikastolekin eta bela zaletuekin lan egiteko, kirol hau sustatu eta zabaltzeko. Bere eskarmentua eta ezagutza baliatu nahi dugu helburu hori lortzeko”, nabarmendu zuen Landak.
Unai Basurkok, bere aldetik, helburua belaren kirola indartzea eta zabaltzea dela adierazi zuen, jende askok eskura izan dezan. Belaren jarduerak Frantzia bezalako herrialdeetan duen oihartzun ekonomikoa nabarmendu zuen. Gaineratu zuenez, “belaren kirolak giza baloreak, lana, elkartasuna eta duen ingurumenarenganako, itsasoarenganako errespetua, ematen ditu. Hitzarmen honekin hori guztia lortuko dugu”.