Hilabete honetan
Ar Redadeg izeneko lasterketa egiten ari dira Bretainian, bretoiaren aldeko Korrika, alegia. Aurten, lehendabiziko aldiz, kilometro bat erosi eta ordezkaritza zabala bidali du bertara
Berbots Erandion Euskaraz" elkarteak. Horrenbestez, atzo, osteguna, hartu zuten lekukoa erandioztarrek, Brest inguruan, kostaldean, Ploudalmezeau herrian. Arratsaldeko 17:15ak aldera egin zuten 708. kilometroa Berbotsekoek. Antza, aipatu herrian sortu zen 1977an lehenengo Diwan, gure ikastolaren parekoa, euskara elkartekoek aipatu dutenez. Bitartean, Euskal Herrian, "
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lemapeko manifestaziora joateko deia zabaldu du
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak. Kontseiluak Nafarroako euskalgintzarekin batera antolatuta, larunbat honetan, maiatzak 15, izango da martxa Iruñean. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Golem zinemetan. Argazkian, Berbotsekoak lasterka Bretainian / © Berbots.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.