Armando Ribeiro atezain sopeloztarra agurtuko du bihar San Mamesek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 14a, 19:19
Bihar, larunbata, Athletic-Deportivo partida jokatuko da San Mameseko katedralean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Partida hori izango da Athleticeko lehenengo taldeak jokatuko duen ligako azkena, eta bertan ez du zer galdu edo irabazterik izango, Europarako txartelak aurreko jardunaldian ihes egin baitzuen. Dena den, ez da beste partida bat izango, hainbat jokalariren azken lehia ofiziala izango baita. Horietako bat Armando Ribeiro atezain sopeloztarra izango da. Armandok 2008ko otsailaren 10ean estreinatu zen San Mamesen, Levanteren aurrean ate zurigorria babesteko. Aurretik, bederatzi urtez izan zen Cadizeko atezain titularra, bigarren mailan. Athleticen eman dituen bi urte luzeetan jakin izan du lan ona egiten eta zaleen maitasuna irabazten. Estreinatu eta hilabetera, ordea, Betiseko jarraitzaile batek bi astez lesionatu zuen, burura botila bat jaurti ziola. Iaz, berriz, Lehoi Bihotz saria eman zioten Zallako zaleek. Argazkian, Armando Ribeiro partidaren batean / © Athletic Club.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun