Ekaitz Herrero (Gaztehgam): "Sistema heterosexista onartzen ez dugun disidente sexualak gara"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 15a, 04:07

Ekaitz Herrero gazte algortarra elkarrizketatu berri du "Euskonews Gaztea" komunikabideak. Gaztehgam taldeko kidea izanik, gazte gay, lesbiana eta transexual kontzienteak biltzen dituen kolektibo horretaz galdetu diote "Askatasun sexualaz hitz egiteko errespetuan oinarritu behar da heziketa" titularreko artikuluan. Era berean, askatasun sexualaz, homosexualek eta bestelako "disidente sexualek" emandako aurrerapausoez, komunikabideek kolektiboaz erreproduzitzen dituzten estereotipoez eta baita eguneroko oztopoez eta beldurrez mintzo da Herrero. Izan ere, algortarrak gogoratu duenez, Gaztehgameko lehenengo kanpaina "Dena lortua badago, zergatik ezkutatzen zara?" izan zen. Argazkian, Ekaitz Herrero / © Euskonews Gaztea.

Aurreko galderaren "erantzuna erraza bezain kaxkarra da", Herreroren aburuz: "dena ez dagoelako lortuta. Jendarteari beldurra diogu. Baztertuak izateari, lagunengatik edota familiagatik... Azken finean, jarrera homofoboen beldur gara, baina argi izan behar dugu jarrera homofobo horiek salatuko ditugula", azaltzen du Ekaitzek. Era berean, zalantza izpirik ez du uzten salaketa lanaren inguruan: "erasotzen gaituen sistemari aurre egiten diogu, merkantilismo arrosaren aurka gaude, gure egoerez aprobetxatzen diren enpresari azkarren kontra eta edozein disidente sexual edozein lanpostuan lan egiteko duen eskubidea defendatzen dugu…".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun