Ekitaldiko aurkezleak Marije Fullaondoren atxiloketa eta espetxealdiaren gorabeherak azaldu zituen, txalapartarien sarreraren ostean. Gero herriko presoen argazkiak hurbildu zituzten eszenatokira, bertan zeudenen txaloen artean. Dantzaren ostean, txapela ipini, loreak eman eta bertsolarien txanda etorri zen. Fullaondok berak hitz egin zuen, "Euskal Herriak aurrera egingo duela eta horretan denok batera jarduteko beharra" adierazteko. Gazte batek kanta bat eskaini zion ondoren, opariak egin zizkioten eta amaitzeko AAMko kide batek zorionak eta eskerrak eman zizkion guztien izenean. Marije etxean izatea pozgarria izanik, "ezker abertzaleak irtenbide demokratikoaren aldera urratsak ematen dituenean Estatuek errepresioa areagotu egiten duela" azpimarratu zuen, "errepresioa, tribunal bereziak eta espetxe politika irtenbide demokratikoaren aurkako tresna gisa" erabiltzen dituztela, eta horiek gainditzeko "harresi demokratikoa eraikitzera" deitu zuen, "modu horretan Euskal Herriko demokrazia eraikitzeko". Ekitaldia "Eusko Gudariak" abestuz amaitu ondoren, manifestazioan joan ziren Algortako kaleetan zehar Amnistia tabernaraino, lunch batekin ospakizunarekin jarraitzeko.
Ikusi Marije Fullaondoren hitzak Etengabek plazaratutako bideoan:
Ikusi Marije Fullaondori eskainitako bertsoak Etengabek zabaldutako bideoan: