Txakurren eskubideak aldarrikatu dituzte horien jabeek Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 17a, 11:28

Ostiral arratsaldean 50 bat txakurrek eta horien jabeek egin zuten manifestazioa Sopelako kaleetan zehar, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Auzokide talde batek egindako deialdiari erantzunez, Sopelako Txakurren Lagunak elkarteak ere bat egin zuen protestarekin. Horrenbestez, 19:30ean abiatu ziren udaletxeko plazatik, hainbat kale zeharkatu ondoren, toki berean amaitzeko. Zehatz-mehatz, herriko lorategietan eta parketan txakurrak paseatzeko eta txakurren aisialdirako leku egokiak eta behar bezala seinaleztatuak prestatzea eskatu zioten Udalari. Hori bera jasotzen du animaliak babesteari buruzko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/1993 Legeak. Argazkian, ostiraleko manifestazioa / © Sopela.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun