Patxi Lopez lehendakaria ere bertan zela, gaur goizean jarri dute Uribe ospitalearen "lehenengo harria" Urdulizen. Agintari zein politikarien segizioak, baina, bizkartzain eta ertzain ugari eraman ditu inguruetara. Jarri nahi duten azpiegiturari aurkakotasuna agertzeko elkartu diren auzokideak gertu izan dituzte horiek. Lopez ekitaldira helduta, aurki gerturatu zaizkie Brigada Higikorreko lau ertzain, "SOS Santa Mariñe" pankarta atzean bildutako gazteei. Agintarien ingurura hurbiltzeko ahaleginik ez dute egin. Hala ere, poliziek bi mutil identifikatu dituzte. Bati erresistentzia eta desobedientzia delituak leporatzen diote, eta besteari irainak egitea. Epaiketa azkarra izango dutela esan diete ertzainek. Argazkian, identifikatutako lehenengo gaztea. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!