Areetako dinosauro parkea Getxoko Ekonomia Dinamizatzeko Ezohiko Planaren harira onartu zuten joan den urtean. Planak 3,2 milioi euroko inbertsioa agintzen du, "krisialdiari aurre egiteko" helburuarekin.
Erakusketa hori "hezkuntza eta aisialdiaz gainera, Getxora bisitariak erakartzeko helburua du eta, era horretan, hala nola, merkataritza eta ostalaritzaren jarduera sustatzeko eta udalerriko eskaintza turistikoa aberasteko ere", udal iturrien arabera. Besteak beste, Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Kirol Portua, hondartzak, ibilbideak eta jaialdiak bezalako baliabidez beteta dagoen ekimen horrekin bertoko proposamen turistikoa sustatzea, "oso ondo" hartu ei du Getxoko Merkataritza Mahaiak, "udalerrian aberastasuna bultzatu ahal izateko", Getxoko Udalak zabaldutakoari jarraiki.
Getxo Dinosauro Parkea ikusteko 3 euro pagatu beharko dituzte nagusiek, 2 euro umeek, eta 1,50 euro pertsonako 20 kide baino gehiagoko taldeek. Hala ere, "Getxoberri" udal astekaria eskuratuta doan joan ahal izango du nahi duenak. Erakusketa zabalik egongo da urriaren 31ra arte, 11:00etatik 14:00ak arte eta 14:00etatik 20:00ak arte.