"Torturarik ez! Ilegalizazioei ez! Proiektu guztien garapenari bai!" lemapean, ostiral honetan, maiatzak 21, manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romon. Hitzordua 20:00etan jarri dute Kolas plazan (BBVA aurrean). 2009 bukaeran izandako polizia operazioan, Segiko kideak zirelakoan, 34 gazte atxilotu zituzten. Sarekada horren baitan, hilabete beranduago, eskualdeko gazte bat ere atzeman zuten. "Inkomunikazioaren eta torturen ondorioz, eskualdeko 8 gazteren eta Itzubaltzetako beste biren kontrako erruztapenak sinarazi zizkioten. 10 izen horiez osatutako zerrenda beltza egin zuen poliziak. Hortaz, eskualdeko eta auzoko gazteak edozein momentutan atxilotuak, inkomunikatuak, torturatuak eta
espetxeratuak izateko arriskuan daude", deitzaileek adierazi dutenez. Argazkian, maiatzaren 7an eskualde mailako manifestazioa egin zuten Algortan.