Ibilgailuek ezin izango dute Barrikako Muriola hondartzara gerturatu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 18a, 14:16

Barrikako Udalak Muriola hondartzarako sarbidea eraberrituko du aurki, "turismo iraunkorraren aldeko apustua eginez". Sarbidea ibilgailuei itxiko zaie, kontrolerako aparatu baten bidez. Halere, larrialdietarako ibilgailuak sartu ahal izango dira. Neurri horren helburua da bideko bi aldetara aparkatuta egoten diren ibilgailuen presentziarekin amaitzea, tokiko arduradunen arabera. Halaber, bidea estutu egingo dute, gehienez 3,5 metroko zabalera izan arte. Lur begetala jarriko dute bi bazterretan, ondoren tokiko zuhaitzak landatzeko. Bestalde, errekaren urertz ondoan bankuak ipiniko dituzte eta zaborrontziak bidearen bi muturretan. Azkenik, hormigoia botako dute zorua egokitzeko. "Azken urteotan Muriola hondartzara gerturatzen diren pertsonen kopuruak gora egin du nabarmen. Masifikazio hori dela-eta bidea hondatu egin da. Aldaketa horien bidez oinezkoei lehentasuna emango zaie ibilgailuentzat itxiz", azaldu dute udal iturriek. Argazkian, Muriola hondartza ingurua / cc-by-sa Luistxo ta Marije.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun