Leioako campusera helduko da bihar Xabinaitor

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 18a, 14:35

Asteazken honetan, maiatzak 19, "Xabinaitor" antzezlana eskainiko du Gorringo taldeak, Leioa eta Erandioko campusean. Emanaldia eguerdiko 12etatik aurrera izango da, areto nagusian. Euskaraz, lotsagabeko umorez josita dagoen lana Mikel Pagadizabal aktoreak protagonizatzen du, Patxi Gallego komikilariaren "Pololoak" trilogian oinarrituta. Anjel Alkain telebistako aurkezleak, berriz, Xabinaitorren atzetik dabilen Ertzaintzako Aldanondo inspektorea antzezten du. Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGA titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor heroiaren, unea iritsi da. 8 eta 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Argazkian, Kariñe eta Xabinaitor pertsonaiak / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun