Atzo, astelehena, hasi ziren Areetako Negubide kaleko oinezkoentzako gunea birmoldatzeko lanak, Gobela ibaiaren aldamenean. Obra horien bitartez, Arenas Club parkeko (Itzubaltzeta / Romoko Errekagane parkea) pasealekuari eta bidegorriari jarraipena emango zaie Xake plazaraino, berdeguneak birmoldatzeaz gainera, Getxoko Udalak aipatu duenez. Bitartean, bihar, asteazkena, Areetako Ibaibide kaleko zati bat itxiko zaio zirkulazioari; Santa Ana eta Jolastokieta kaleen artekoa, alegia. Goizeko 8etatik 14:00etara egongo da horrela. Itxiera hori errepide erdian eta egoera txarrean dauden saneamenduko arketak hobetzeko lanak aurrera eraman ahal izateko izango da, udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Errekagane eta Xake plaza lotuko ditu bidegorriak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!